Credit default swap

Credit Default Swap edo (Kreditu porrot trukea), swap motako kontratu bat da. Gehienetan CDS deitzen dira eta kontratu honen bitartez CDS contratuaren erosleak ordainketa jakin batzuk egiten ditu, babeserako kontratua saltzen dion pertsonari, eta trukean diru jakin bat jasoko luke enpresa edo herrialde horrek ordainketak eten edo porrot egiten badu.

Credit Default Swap delakoak 1990eko hamarkadan sortu ziren, eta kontratu hauen salerosketa asko hazi zen 2000ko hamarkadan. Gaur egun milaka enpresa eta munduko herrialde gehienen kontratuak erosi eta saldu daitezke.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search